Lan gehienak bidaietan ateratako argazkietan oinarritutako hiri-paisaiak dira. Ikuspegi zabalago bat jaso nahi nuen, argazki desberdinak elkarren ondoan muntatuz eta panoramak sortuz. New York, Praga, Paris... kaleetako eszenak dira.
Teknika ezberdinen nahasketa eta kolore biziak dira etapa honen ezaugarri esanguratsuenak.
Teknika, material eta kolore ezberdinekin esperimentatu dut, prozesuan emaitza baino gehiago arreta jarriz. Horrela esperimentazioarekin bide berriak irekiz.
Kolore
Kolorez margotu nahi dut, lanak bere argia atera dezan. Kolore biziek nire etapa berria islatzen dute. Bizirik eta argiz betea. Olioa alde batera utzi eta teknika azkarragoen aldeko apustua egin dut. Ideiak irudikatzeko zerbait azkarra behar dut haiek harrapatzeko ihes egin aurretik. Kolore biziko paperak, akrilikoak, pastelak, koloretako arkatzak... dira nire tresna adierazgarriak.
Nahaste-teknikak eta materialen esperimentazioan murgildu naiz. Nahasketa horiek motibatzen naute lana exekuzio azkarra dela. Azkarra eta freskoa.
Duela gutxi aurkitu ditut txikitan egindako marrazkiak. Umeen adierazkortasun gardena, margotzerakoan askatasun eta naturaltasun hori, marratik kanpo margotzeko joera eta behar bera sentitu nuen. Adierazi dena kolore eta lerroekin.
Bolumena
Pintura nahasteko erabiltzen ditudan plastikozko ontzietan nire lanen arrastoak daude. Pintura arrastoak. Horiek berrerabiltzea bururatu zitzaidan. Irudiaren parte izan daitezke. Kolorea eta bolumena emango lieke lanei.
Material desberdinak gehitzea; pintura txip lehorrak; papera, kartoia, “beira-zuntza”, egurra... nire lanak materialagoak bihurtu dira.
Ez dira plano batean geratzen. Egungo lanek plano eta geruza desberdinak dituzte. Jolasa eta mugimendua ematen diote ikusleari.
Alderdi honetan kaleak asko du esateko. Kaleetako hormak margotzean, gustatu izan zait hormen berezko adierazpena. Eta hormak irregularrak izateak joko gehiago eman die nire muralei. Hortik bolumenekin jolasteko beharra.
Argazkiak
Argazkia aurkezteko beste baliabide batzuk erabili ditut. Argazkigintza eta argazki gainjartzeak. Argazkia txertatzeko eta emaitza desberdinak ikusteko modu desberdinak.
Udane Juaristi
"esperimentazioa"
Otsailaren 15etik martxoaren 19ra