top of page

Sormen arlo berrien ikastaroa

Levitación

Atal hau Artezturen "alma mater"-a da. Ikastaro gisa aurkezten dugu, nahiz eta filosofia gisa hobeto definituko litzatekeen. Bilaketa eta sormen-ikerketaren filosofia, zeinarekin esperientziak gehitzen eta partekatzen ditugu erakusketak egiten dituzten edo ikastaro espezializatuak ematera etortzen diren ikasle, irakasle eta artisten artean.

Hutsetik has zaitezke, artearen munduan inolako esperientziarik izan gabe, zure erritmoan, uneoro praktikan (eta interesatzen bazaizu, teorian ere) lagunduko dizun jarraipen pertsonalizatu batekin, zure plastika teknika eta diskurtso artistikoa hobetuz.

   

Artezturen eskaintza anitzak (argazkigintza, pintura, marrazkia, bideoa...) sorkuntza alor berriak ezagutzeko aukera ematen dizu. Alegia, margotzea gustatzen bazaizu, Arteztun argazkilaritza ezagutu eta zure sorkuntzei gehi diezaikezu pintura alboratu gabe, zure teknika aberastu eta ukitu pertsonala emanez... eta hau Arteztun egin dezakezunaren adibide soil bat besterik ez da, dituzun aukera eta sormen bide desberdinak mugagabeak dira.

bottom of page