top of page

Iker Valle

"Bibrazioak"

irailaren 29tik - abenduaren 12ra, 2022

Izenbururik gabe.jpg

   Iker Vallek erakusketa honetan pintura beraren bibrazioak erakusten dizkigu. Lan batetik besterako ñabardura sotilekin, dentsitate, ehundura, argi eta itzal, formatu, euskarri... ezberdinak erabiliz pinturak berak iradokitzen dizkigun sentsazio desberdinak, erakusten dizkigu. Emozioetatik burututako erakusketa baina aurreko lan zorrotz batekin, eskuz egindako paper desberdinak esploratu eta esperimentatzen dituena, baita margoa bera ere, artistak berak landua, proportzio, denbora ezberdinetan... aglutinatzaileekin konbinatzen dituen pigmentu naturalak erabiliz. Ikusleari emozioak iradoki eta pizten saiatzeko erabiltzen duen pintura ikerketa prozesu oso bat.

bottom of page